Teknologia albisteak
45

XiberoKazt: Zuberera ikasteko podcast berria

Erabiltzailearen aurpegia
2021-08-04 : 09:34

Sü Azia elkarteak Zuberoako euskalkia aldarrikatzeko eta ikasteko podcasta sortu du. Jean Bordaxar elkarteko kide da, eta podcastaren nondik norakoak azaldu ditu Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan. Zuberera hobeto ulertzeko eta hitz egiten ikasteko tresna berria jarri du martxan Sü Azia elkarteak: XiberoKazt. Testu eta kantuen bidez, euskalkira gerturatzeko aukera eskaintzen dute. 

Dagoeneko 4 ikasgai ditugu sarean, "emeki-emeki trebatzeko" sortuak. 

Hasteko, Emmanuel Intxauspe zenaren lanak dütügü hartü. Bereziki, züberotarrealat ützüli zütüan eüskal elestaldiak. Hona, Iturriagaren elestaldiak, armi-arma.com webgüneari esker. Egün, 14, 15,16 eta 17. elsestaldiak deitzüegü eskentzen. Euskal Kultur Erakundearen eta 64 Departamentü Kontseilüaren lagüngoareki. 

Testu zaharrak entzuteko aukera ematen du, testuen inguruko azalpenak eta oharrak ere gehitzen dituzte, kantuak entzuteko manera ere izanen da azalpenekin...

Podcast honen hartzaileak euskaldun ororentzat dago pentsatua, xiberotar gazteentzat lehenik, bertako hizkera galtzen ari delako Iparraldeko batuaren mesedetan, zein beste edozein euskaldunentzat. 

Sü Azia Elkartea Xiberoako euskara bizirik atxikitzeaz eta aitzina joanarazteaz axolatzen da; horretarako, bertzeak bertze euskara eskolak eman izan ditu, eta ahozko jakilegoen bilketa lana egiten hasi zirenetik badira jada hogei urte. Hala, xibereraz “ontsa” mintzo diren jendeengana hurbildu eta zernahi grabaketa bildu izan ditu. Haien artean orotariko gaiak aurki daitezke; Sü Aziaren galderei ihardespenak nola elkarrizketatuek berek aipatu nahi izan dituzten gaiak, hala nola kartierren izana, Xiberoaren historia, iragana, herri nortasuna, kultura aberastasuna… Ekintza horri esker, ondarea transmititzeaz gain, “xiberotar mintzoaren erabilpenaren sustatzeko parada” ere bada.

Hauexek dira Sü Azia Alkartearen lanak eta helburuak:

  • Xiberoaz eta xiberotarrez agertü edo eginik izan diren idatzi, argazki, sonü, filma, edo beste, biltzen dütügü eta sailkatzen.
  • Lantzen dütügü eta agerrarazten xiberotarraren ezagütarazteko lan elibat: Metodo , aditz taula , testo zahar ...
  • Ützülpen lanak egiten dütügü (Xiberotarrez), Herriko Etxeentzat, Saltegi, Alkarte, bai eta beharra düen güzientzat (egitüra, pertsona etabar ).
  • Ikerketa egileer zabaltzen dügü gure ondarea.

Guztia irakurri (eitb.eus) »»

Txioak (45)

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago