Teknologia albisteak

BDCC, Kultura eta Sormenaren Euskal Barrutia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-09 : 18:15

Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI bere sustapen agentziaren bultzadarekin da BDCC, Basque District of Culture and Creativity delakoa, Kultura eta Sormenaren Euskal Barrutia. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia-garapenerako kultura-industriak duen balio estrategikoa aitortu eta sustatzeko plataforma gisa aurkeztu dute.

 

Espazio bat baino gehiago (ez dago egoitza jakin bat) plataforma gisa aurkeztu da BDCC. Bere webguneak interneteko programak eta tresnak bildu ditu, sektoreko eragileekin lankidetzan sortuak; hartara, industria horietako enpresek eta profesionalek beren negozioetako askotariko alderdiez gogoeta egin ahal izango dute, modu didaktikoan eta praktikoan.

Hortaz, BDCC plataformak hauxe eskainiko du:

  • Informazio eta orientaziorako zerbitzuak, uneoro sektoreko profesionalei arreta emateko prest egongo diren pertsonen lantalde bati esker.
  • Era autonomoan erabil daitezen, sektorearen eskueran jarritako tresnak, internetetik jaits daitezkeen aplikazioen formatua dutenak.
  • Enpresak administrazio publikoen laguntza-programetara bideratzea.
  • Eragile adituen eta sektoreko erakunde espezifikoen zerbitzu-eskaintza; haiek BDCCrekin arituko dira lankidetzan enpresen multzoari eragiten dioten gai zehatzen edo problematikoen inguruan.
  • Etengabeko prestakuntza irekia, dela pilulen bitartez, dela topaketen bitartez, Kultura eta Sormen Industrien osotasunak dituen zeharkako erronkei erantzuna emateko.

Gaurko aurkezpenean parte hartu dute Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eya Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak (biak argazkian).

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago