Bilboko Guggenheimera idatzi nuen zenbateko lagun taldea joan gintezkeen galdetzeko. Ikasle batzuek 20ko hamarkadari zuzendutako erakusketa ikustera taldean joatea proposatu zidaten; alarma egoera bertan behera utzi zenetik taldeko bisitak egiteko kopurua malgutu zenez, antolatzeari ekin nion. Baina museotik jakinarazi zidaten COVID-19aren ondorioz, unibertsitateko ikasleentzako bisita programa kendu zela; nahi bagenuen, 85 euro ordainduta gida batekin joan gintezkeela, baina ez guk antolatutako bisitan.
"Diru publikorik ez Urdaibaiko Guggenheimi'. Haizea Barcenillak, zorrotz, @berria-n: berria.eus/paperekoa/2084…
Haizea Barcenilla, maistraki, dinbi-danba eta zipli-zapla, egia galantak esaten esaldi batetik bestera berria.eus/paperekoa/2084…
@gabiriakopa Zein gauza ebidenteak diren esaten dituenak. Kosta egiten da sinestea kargudunentzat haizea bezala pasatzen direla, hanken azpitik.
@Manexagirre Kargudunena izugarria da, baina gizartearen gehiengoak ere nola onartzen dituen (edo nola ez dituen kuestionatzen) burutik beherako etengabeko txizada hauek... ze mingarria zaidan.
Haizea Barcenilla, zuzen eta artez. berria.eus/paperekoa/2084…
Diru publikorik ez Urdaibaiko Guggenheimi berria.eus/paperekoa/2084… @berria
Urdaibaiko proiektuari dagokionez, Haizea Barcenillaren hau: berria.eus/paperekoa/2084…
Erantzun
Sartu