Donostiako 69. Zinemaldia irailaren 17tik 25era egingo da aurten, eta berrikuntza nabarmen bat izango du: Sail Ofizialeko epaimahaiak ez ditu sexuaren arabera bereiziko aktoreak. "Generoa eraikuntza sozial eta politiko bat da, eta antzezpenak bereizteko irizpide izateari utzi dio guretzat", azaldu dute Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendari eta Zinemaldiko hautaketa batzordeko kideak, Tabakaleran egin duten agerraldi batean.
Donostiako Zinemaldiak ez du sexuaren araberako bereizketarik egingo interpretazio sarietan | Kultura | Berria berria.eus/albisteak/1995…
Urteak daramatzate emakumezko aktoreek kexaka adin batetik aurrera ez zaielako paper garrantzitsurik ematen, baina berdin dio, Zinemaldikoei berdin omen zaie... berria.eus/albisteak/1995…
@pmendibil Film gehienetan, gizonak dira protagonista, gizonak dira heroiak eta antiheroiak, eta adin batetik aurrera, are gehiago. Emakumezko aktoreak askotan kexatu dira horretaz. Horren kontra egitea komeniko litzateke, beste ezer baino lehen. Bestel
@pmendibil @txargain Dena aldatu, ez ezer aldatzeko. Again.
@ulaiar @sansebastianfes Rebordinos: "Arretaz jarraitzen ditugu gai honi buruz mugimendu feministaren barruan gertatzen ari diren eztabaidak. Ez daukagu ziurtasunik, baina bai gizarte parekideago baten bidean bilakatzen joateko borondatea". berria.eus/albisteak/1995…
@ulaiar @sansebastianfes nik ere ez dut ziurtasunik @ulaiar , baina ez dut zalantzan jartzen @sansebastianfes-en borondatea. Zinemaldiko langileen gehiengoa emakumezkoak direla badakit, ordea.
@urtziurkizu @sansebastianfes Gauza bat da borondatea, eta beste bat horrek zer ekarriko duen. Infernua asmo onez betea omen dago.
Sexu bereizketarik egin gabe banatuko ditu interpretazio sariak Donostiako Zinemaldiak. @andonimaz @berria @sansebastianfes berria.eus/albisteak/1995…
Donostiako Zinemaldiak ez du sexuaren araberako bereizketarik egingo interpretazio sarietan berria.eus/albisteak/1995… vía @berria
Erantzun
Sartu