Otarrea, saskia. Bisigu eder bat zekarren otzaran. Buruan otzara banarekin. Galtzarbean itsasorako otzara zuela. Gizonak otzara estalkia jaso eta ogi zatia eman dio mutilari. Asto otzarak. (Hiztegi Batua) Orotariko Euskal Hiztegian otzara. 1. (V; Lar in Aq 1333, Mg PAbVoc , Añ (V), Izt 109r, Dv (V), H (V); -ea det., Añ (V); -ia det., Izt), otsara.
#gaurkohitza "otzara" da: "Arotzaren etxean otzara aulki." euskaljakintza.com/gaurkohitza/ot… pic.twitter.com/kMpxOUUpw4
@euskaljakintza Ederra! Lotua ote RSko "zaran"-ekin? Zaran bat dagianak, bi dai Otzara bat egiten duenak bi egiten/egingo ditu #buruz #gauekodudak
@b_urgell @euskaljakintza “Gaur zaranpean lo egin beharko dozu. bizkaiera.eus/zaranpean-lo-e…
@AITOR_ESTEBAN @b_urgell Ez nuen ezagutzen jatorria. Bitxia! Bide batez, "zare" jaso gabe dago #gaurkohitza.n. Hurrengo baterako gordetzen dut. Eskerrik asko!
@AITOR_ESTEBAN @b_urgell @euskaljakintza Ezaguna nuen esamoldea, baina ni sinetsita nengoen (norbaitek esanda, hori bai) oiloa saskian arrapatuta jartzen zela mugi ez zedin eta azkarrago gizentzeko... (???)
Erantzun
Sartu