Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta Xilaba amaitu gabe utzi ziren iaz; eta urte honen hasieran behar zuen Nafarroakoak. COVID-19ak eragindako zailtasunak tarteko, ordea, data zehaztu gabe atzeratu ziren. Egoeraren bilakaera ikusita, Bizkaiko, Nafarroako zein Bertsularien Lagunak elkarteek txapelketa hauek 2021eko udazkenean egitea erabaki dute. Zortzina saio izango dituzte Xilabak eta Nafarroako Bertsolari Txapelketak, eta hamar Bizkaikoak.
Irailaren 18an hasiko da Xilaba; urriaren 2an, Nafarroako Bertsolari Txapelketa; eta urriaren 3an, Bizkaikoa. Pandemiaren eboluzioaren arabera,irailean,egoeraren irakurketa berria egin eta beharrezkoak diren neurriak hartuko dira. #kultura #bertsolaritzaa href="https://t.co/5Ro3DfgVp4">bertsozale.eus/eu/albisteak/u…
Pandemia dela eta, joan den urtean final laurdenetan eten zen Xilaba xapelketa irailaren 18an abiatuko da berriz, azaroaren 13an bukatzeko. Bizkaiko eta Nafarroako bertso txapelketak ere eginen dira udazkenean. @bertsulari @Bertsozale bertsozale.eus/eu/albisteak/u…
#Xilaba xapelketa berritz hasiko da irailaren 18an, finala azaroaren 13an izanen delarik @bertsulari bertsozale.eus/eu/albisteak/u…
Erantzun
Sartu