Teknologia albisteak

Jolasparkeak.eus, Euskal Herriko jolasguneen gida

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-05 : 09:23

Euskal Herriko jolasguneen gida 2017an sortu zuten GoienaOlgeta eta Txatxilipurdi elkarteek, eta poliki-poliki ekikatu dute harrezkero. Gaur egunean Euskal Herriko zazpi herrialdeetako aire libreko jolaserako espazioak katalogatzen dituelarik. Urrats bat gehiago eman du gidak aste honetan webgune bihurturik: Jolasparkeak.eus

"Familia, hezitzaile, talde edo norbanakoentzako erabilgarria izan nahi duen gida da gurea", diote webgune berriaren bultzatzaileek.

Maparen bitartez edo herrialdez herrialde jolasparkeak arakatuz irits zaitezke toki batera edo bestera. Lau eratako definizio tematiko bat ere egin dute: Jolasguneak (jolaserako egokiak diren aire libreko espazioak), jolasparkeak (jolaserako espreski sortutakoak), ur guneak (ura elementu nabarmen moduan duten jolaserako guneak) etaheziguneak (ikastetxeen ekimenez edo hezkuntza proiektuen baitan sortuak). Modu batean edo bestean kontsultatuz gero, ikono sorta batek bere baliabideen laburpena ematen dizu, baina testuz eta argazkiz azalduta daude parkeak.

Gida osatzeko, webguneak jendearen laguntza eskatzen du. Formulario honen bidez, edozeinek proposa dezake jolasparke bat. Jasotako proposamenek galbahetuko dituzte gidaren arduradunek, besteak beste halako puntuak kontuan izanik ea parkea sartuko den gidan eta webgunean.

  1. Jolas parkea ahalik eta material naturalenekin egina izatea.
  2. Jolas parkea osatzen duten elementuek motrizitatea, sormena eta haurraren abentura sena sustatzea besteak beste.
  3. Herrigintzatik abiatutako prozesuak izatea. (auzolanean, prozesu parte-hartzaileen bidez…)

Bloga ere badute informazio jakingarriak gehitzeko tarteka.

Jolasparkeak.eus webgunea egin du teknikoki CodeSyntax-ek, Sustatu egiten duen enpresak.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago