Teknologia albisteak

Basilika, podkast kulturalen faktoria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-27 : 09:10

Kulturari buruzko podkastak egingo dituen talde eta proiektu bezala aurkeztu da Basilika, Bilbo eta Donostia artean kokatutako sortzaile talde batek bultzatuta. Lehen podkasta, Zeelanda Berria, estreinatu da Vanessa Springoraren salaketen inguruko ale batekin. Phoenix Ragazza, Berdela, Sakoneta, eta (hau gaztelaniaz) Sector Conflictivo izeneko beste saio batzuekin osatuko da eskaintza datozen asteetan.

Egun Basilika honako hauek osatzen dute: Gorka Bereziartua, Sahatsa Jauregi, Pablo Marte, Kepa Matxain, Lur Olaizola, Beñat Sarasola, Jone Alaitz Uriarte eta Irati Urrestarazu.

Pose naturalez Loiolako Basilikan agertu direnez, hona identifikatuta inizialen bitartez.

Estreinatu den lehen podkasta, Zeelanda Berria, literaturaren ingurumarien ingurukoa da, eta Beñat Sarasolak eta Gorka Bereziartuak gidatuko dute. Victor Matzneff idazlearen pederastia agerikoa, sistema literario frantsesak onetsia, salatu du haren biktimetako batek, Vanessa Springorak, eta hori komentatzen dute gure literatura kritikari euskaldun biek, kontestua emanez eta beste kasu eta idazle batzuk aipatuz. Zeelanda Berriaren hurrengo alea ere gaiaren ingurukoa izango dela aurreratzen dute audioan: geurera ekarrita, Jon Mirande eta Haur Besoetakoa izango dituzte hizpide.

Basilikan ekoiztuko diren beste podkastak izango dira:

Basilika jarraitzeko, Basilika.eus webgunea ikus, eta Twitterren ere jarraitu. Plataforma hauetan ere badaude, eta badirudi harpidetza bakarrarekin "marka" guztiak jarraitu ahal izango direla:

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu