Teknologia albisteak

Trans.eus eta Ni Naiz Naizena testigantza bideoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-26 : 09:24

Trans.eus webguna Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteen ekimenez sortu da, trans pertsonen aldeko ekimen bezala. Bere eduki nagusia Ni Naiz Naizena websail dokumentala da oraingoz. Lehen pertsonan grabatutako dokumental laburrak, pertsona trans edo ez-binarioen bizipenak transmititzeko eginak. 

Izaskun Arandiak zuzendu du web saila, eta Izar Filmsek ekoiztu. 10 minutuko 10 atalez osatuta dago eta proiekturako bereziki sortu den webgune ikusi ahal izango da: Trans.eus.

Hamar trans pertsonen esperientziak ezagutuko ditugu websail honetan, eta lehen bost atalak argitaratuta daude. Aitzole Araneta Donostiako zinegotziarena izan zen lehen atala, eta gainerakoak hemen ikusi daitezke (ekainean zehar osatuko da 10 atalen zerrenda). Atal bakoitza azken 2 urtetan egindako elkarrizketaz eta artxibozko irudiez osatuta dago, eta Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagan argazkilarien erretratuekin osatzen da.

Webguneak nazioarteko lankidetzarekin ere badu zerikusia, bereziki Ertamerikara begira egiten baitu lan Mugen Gainetik elkarteak. Hango herrialde batzuetan trans pertsonak heriotza arrisku oso presente baten pean bizi dira. Horren lekukotza ematen du Ni Naiz Naizena saileko Fergie Barahonak, orain Euskal Herrian bizi den emakume trans hondurastarrak:

Webgunea egin du teknikoki CodeSyntax-ek, Sustatu egiten duen enpresa berak.

Ikus Trans.eus eta bere web-saila, Ni Naiz Naizena. Twitterren ere jarrai daiteke @NNaizena kontua.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago