Teknologia albisteak

Durangoko Azokarako sormen beka, sorkuntza digitalaren inguruan aurten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-11 : 14:05

Laugarren urtez jarraian abian jarri dute Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Sormen Beka egitasmoa; Durango Azokan aurkeztu ahal izateko ekimen bat bultzatu nahi izaten da beka honekuin, eta aurten kultur sorkuntza digitala da sarituko dutena.

Kultura digitala izango da oinarri edizio honetan. Praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunarekin uztartu ahal izango da.

18 urtetik gorakoei zuzendutakoa da eta irabazleak 15.000 eurotako beka eskuratuko du: taldeka edo banaka aurkez daitezke proiektuak. Beka honek bi urrats ditu: sorkuntza lana bera eta sorkuntzaren emaitza plazaratzea (edizioa, produkzioa, zabalkundea …). Hasi eta amaitu arteko prozesu guztirako laguntza izango da bekako diru-ordaina. Deialdira aurkeztuko diren lana aurkezterakoan kontuan izan:

  • Jatorrizko sormen lana izan behar dela.
  • Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoak izan behar du.
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira aurkezten den proposamenean.

Irailaren 21era arteko epea dago proposamenak aurkezteko eta abenduaren 3tik 8ra egingo den 56. Durangoko Azokan jakinaraziko da irabazlea. Gero, urtebeteko epea izango du aurkeztutako proposamena garatu eta jendaurrean 2022. urteko azokan erakusteko.

Honako hau laburpen bat da, ondo aztertu baldintzak Durangoko Azokaren webgunean, hemen: https://durangokoazoka.eus/eu/sormen-beka 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago