Ernaik deituta, mobilizazioak egingo dira arratsalde honetan (18.00) Donostian (Bulebarrean), Iruñean (San Frantzisko plazan), Gasteizen (Andra Mari Zuriaren plazan) eta Bilbon (Jesusen Bihotza plazan), gazteak larrialdi egoeran daudela ohartarazteko. Protesta horien atarian, Lehendakaritzaren egoitzan ekimena burutu zuten atzo Ernaiko kideek. Hala, gazteen aldarrikapenak tenis pilotetan idatzi eta egoitzako hesien gainetik Lehendakaritzara helarazi zituzten, partida bat bailitzan.
Pilotak Lehendakaritzaren aurka, gazteen egoeraren aurrean «arduraz» joka dezala exijitzeko naiz.eus/eu/info/notici…… twitter.com/i/web/status/1…
Erantzun
Sartu