Mendibururen amets zapuztuak
2021-05-04 22:45
Aurreko egun hauetan jaso dut Bilboko Arte Ederren Museoak Remigio Mendiburu eskultoreari eskainitako erakusketaren katalogoa. Azken boladan museoak euskararen alde egindako keinuak alde batera utzita, Mendibururi buruzko katalogoa gaztelania hutsez argitaratu du. Errespetu falta iruditu zait. Lehenik eta behin euskaldunentzat, berriz ere arte ikerketatik eta dibulgaziotik baztertu gaituztelako, baina beste alde batetik, errespetu falta Mendibururi berari eta bere belaunaldiko kultur eragile guztiei.
Txioak (27)
-
Josu Goiko @josu_goikoIsmael Manterola Remigio Mendibururen erakusketari buruz. berria.eus/paperekoa/1880…Mikel Ibarluzea ???? @mikelibarluzea@josu_goiko Honi buruz idaztekotan egon naiz asteotan, drama bat da. Katalogoa, aspaldian museoak argitaratutako onenetarikoa dela iruditzen zaidan arren, gaztelera hutsean egitea akats larria iruditzen zait.Mikel Ibarluzea ???? @mikelibarluzea@josu_goiko Tamalez ez nau harritu, museoak euskararekiko daukan jarrera, sare sozialetan ikus daitekeen bezala, erakunde publiko baten aldetik espero daitekeenetik oso urruti dago.Mikel Ibarluzea ???? @mikelibarluzea@josu_goiko Kasu honetan ulertezin eta mingarriagoa da, kontutan hartuta, adibidez, Otl Aicher-en erakusketaren katalogoa euskaraz, gaztelera eta ingelesez argitaratu dutela kontutan hartuta.Mikel Ibarluzea ???? @mikelibarluzea@josu_goiko Mendibururen obra guztiek (izena daukatenek) euskaraz dute izena; Korrika, Ez dok amairu (Txalaparta)...eta kontestu hori guztia azaltzeko euskarak ez omen du balio edo ez omen du lekurik, erakusketako kartelak kenduta eduki guztia gazteleraz
-
krausk @Krausk_krauskMendibururen amets zapuztuak berria.eus/paperekoa/1880… Honen bidez: @berria
-
Berria.eus @berria✍️ 'Mendibururen amets zapuztuak', Ismael Manterolaren #Begiz zutabea berria.eus/paperekoa/1880… pic.twitter.com/basNHhAZsK
Erantzunak kargatzen...