Datorren astean, maiatzaren 5 eta 6an, izango da Udaltop, udaletako euskara zerbitzuen topaketa. Aurtengo edizioaren gaia hau da: Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko? Online izango da streaming bidez emana, baina izena eman beharra dago jario horretara iristeko, hemendik.
Hona jardunaldiaren egitaraua.
Maiatzak 5, asteazkena
- 09:00 - 09:05. Ongi etorria
- 09:05 - 10:00. Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko plana 2020-2023. Miren Dobaran Urrutia, Eusko Jaurlaritza
- 10:00 - 11:00. Eremu sozioekonomikoan eragiteko udal mailako plan prototipiko bat. Juanjo Allur Dorronsoro, Siadeco
- 11:00 - 11:15. Atsedenaldia.
- 11:15 - 12:00. Udalak berak, agente sozioekonomiko moduan, eragiteko dituen tresna juridikoak. Iñigo Urrutia Libarona, Euskal Herriko Unibertsitatea
- 12:00 - 12:30. Kontratu publikoetan berdintasun klausulak txertatzeko erakundeen arteko estrategia. Ander Bergara Sautua, Emakunde.
- 12:30-13:00. Eta udalak elkartzen direnean, nola eragin daiteke garapen agentzietatik? Fernando Nebreda Díaz de Espada (Oarsoaldea Garapen Agentzia, kudeatzailea) eta Joxe Luix Agirretxe (Oarsoaldea Garapen Agentzia, Euskara saileko burua).
Maiatzak 6, osteguna
- 09:00-10:00. Langunea, hizkuntzaz mudatzeko abagunea: "mudes lingüístiques". Joan Pujolar Cos, Universitat Oberta de Catalunya
- 10:00-10:30. 1. abagunea? Lanbide heziketako lantokiko prestakuntza eta duala. Olatz Imaz Mendizabal, Laneki Elkartea.
- 10:30-11:00. 2. abagunea? Lanera sartzeko unea, harrera protokoloen bideo-testigantzak; hiru agerpenekin: Batz Group (Igorre), Elegune (Azpeitia) eta Euskal Moneta Elkartea (Baiona).
- 11:00-11:30. 3. abagunea? Ariguneak: adostu eta babestutako guneak. Lehen ondorioak. Rita Aldabaldetreku González de Txabarri, Euskaltzaleen Topagunea.
- 11:30-11:45. Atsedenaldia.
- 11:45-13:15-. Talde-lana: udaletatik eremu sozioekonomikoan eragiteko eskuliburuaren bila.
- 13:15-13:30. Kultur emanaldia: bakarrizketa. Antton Telleria.
Erantzun
Sartu