Militarren konboi bat Dorrao paretik Lizarragako porturantz joaten ikusi dute gaur 08:40 aldera. Zortzi bat kamioi, orotariko ibilgailu bat eta gurutze gorria zuen ibilgailu batek osatzen zuten militarren konboia. Joan den astean ere pasa zirela gaztigatu dute. Joan den urtean Unanu sarreran ibilgailuak aparkatu eta Beriainera joateko joera izan zuten militarrek.
Gaur goizean militarrak Urbasa-Andiako bidera joan dira. guaixe.eus/ergoiena/16195…
@guaixe Gero, okupaziorik ez omen dago. Gure lurrean ez dira ongi etorriak, inbasio baten lekuko baitira. Erdaraz esaten den bezala, "ancha es Castilla", egin ditzatela maniobrak han. Jendeak agian gosaria aterako diete, hainbeste maite badituzte.
Erantzun
Sartu