2021eko apirilaren 27a Gutxienez zortzi gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Errotxapea auzoan (Iruñerria, Nafarroa). Goizean eraman dituzte atxilo, eta miaketak ere egin dituzte poliziek. Antza, material informatikoa, zenbait suziri eta eranskailuak atzeman eta eraman dituzte. Atxilotze agindua jasotzen duen agiriaren arabera, talde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete sei gazteei, baita "istiluak" eragin izana ere.
Espainiako Poliziak gutxienez sei gazte atxilotu ditu Errotxapean gedar.eus/aktualitatea/b…
Arratsalderako mobilizazio deialdi bat egin dute Errotxapean, 'Erasoen aurrean, klase elkartasuna' lelopean. 20:00etan auzoko Plaza Gorrira bertaratzera deitu dute.
⚠️Atxiloketak salatu eta atxilotuak askatzea aldarrikatzeko elkarretaratze deialdia egin dute gaur 20:00etan, Errotxapeako Plaza Gorrian, "erasoen aurrean klase elkartasuna" lemapean.
⚠️Atxiloketak salatu eta atxilotuak askatzea aldarrikatzeko elkarretaratze deialdia egin dute gaurko: 20:00etan, Errotxapeako Plaza Gorrian, "erasoen aurrean klase elkartasuna" lemapean.
[EGUNERAKETA] Gutxienez zortzi dira atxilotuak. Arratsalderako mobilizazio deialdia egin dute Errotxapean, 'Erasoen aurrean, klase elkartasuna' lelopean. 20:00etan Plaza Gorrira bertaratzera deitu dute. pic.twitter.com/BP7GahIsli
Erantzun
Sartu