Artearen merkatuak albiste ezustekoa ezagutu du azken asteotan. Madrilen enkante-etxe batek (Ansorena etxeak) prestatutako enkante baterako katalogoan 1.500 euroko margo bat zegoen. Egiletza ez definituko lan bat zen, ustez, baina aditu batzuek aztertu dute margolana eta benetako Caravaggio bat dela determinatu dute. Enkantea ez da gertatu, eta Espainiako Estatuak betoa ezarri dio salmentari, ez dadin Espainiai irten margolana.
Irudi horretan ikusten da lana. Ecce Homo gisa zegoen deskribatua, Riberaren zirkuluari egotziz egiletza: Jusepe Ribera (1591-1652) margolari valentziarraren tailerrean edo dizipuluen artean sortutako lan bat zelakoan. Baina autore batzuek susmoa izan, eta batzuen eta besteen iruzkinak hasi ziren zabaltzen arte adituen zirkuluetan. Iritzi jorien arabera, egilea ez zen ezezagun Riberazale bat izango, baizik eta Michelangelo Merisi edo Caravaggio (1571-1610).
Italiara ere iritsi zen Caravaggio posiblearen oihartzuna, eta margolari barrokoan egun dagoen aditu handienetako batek, Maria Cristina Terzaghi italiarrak, hegazkina hartu zuen Madrilera, Ansorenan margolana pertsonalki ikusteko. Terzaghik ziurtzat jotzen du Caravaggio dela autorea, eta hala adierazi du publikoki.
Caravaggio Barrokoko margolari italiar ikusgarrienetakoa da. Iluntasunak argi zuriarekin kontraste ikusgarria egiten dute beren lanetan, eta hiru dimentsioko perspektiba oso bereizgarri bat ere badute bere lanek. Hona bi adibide, Erromako bi elizatan sarrera ordaindu barik ikus daitezkeenak.
Sant'Agosinmo elizako Erromesen Madonna:
San Luigi dei Francesi elizako San Mateoren deia:
Madrilgo Ecce homoaren dagokionez, jabetza pribatukoa izaten jarraitzen du margoak, eta bere jabeak edo jabeek saldu ahal izango dute (uste denez), eta 1.500 euroan baino gehiagoan saldu ere, baina eroslea Espainiako estatua edo instituzio publiko bat izango da, edo erosle pribatu bat bada, lana deposituan Espainiako erakunde edo museo batean ikustekotan izango da.
Auziaz informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu