Teknologia albisteak

Joseba Sarrionandia itzuli da EH-ra eta Anbotok dakar esklusiba

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-23 : 09:31

Joseba Sarrionandia sorterrira itzuli da. Anboto tokiko agerkariak aurreratu zuen atzo albistea elkarrizketa labur eta xalo batekin, eta gaur paperean argitaratu da, Anbotoren asteroko aldizkarian. PDFan ere sarean dago jada, Sarriren bi argazkirekin, biak Iurretan eginak.

Herria utzi zuenean Iurreta Durangoko udalerriaren parte zen, eta Ibaizabal industriak zikin-zikin utzitako ibaia zen, "ur uherrak", Sarrionandiak berak deskribau bezala. Orain dena aldatuta aurkitu du idazleak. "Ahateak ere ikusten dira ur bazterrean. Orain berrogei urteko errekako ura ondo uherra izaten zen, fabrika askotako herdoil eta aparrekin. Baina, ideia da sorlekuko ibaiko ura zainetan eramaten dugula, zikina zein garbia izan."

Kubako erbestetik itzuli da Joseba Sarrionandia duela egun batzuk. Agerian baina inkognitoan aldi berean, Iurretan eta Durangon agerikoa zen idazlea han zela, lagunak eta senideak bisitatzen, eta Anbotok animatu du anonimatotik irtetera elkarrizketa labur batekin. Lehen inpresio batzuk dira Sarrionandiari atera dizkiotenak, xaloak baina ukitu berezi bat dutenak.

Erreakzio andana sortu ditu artikuluak eta Sarrionandiaren agerpenak. Hemen batzuk, Anbotoko albistea komentatu dutenen artean. Eta hemen, Berriak ekarritakoari erreakzioak.

Joseba Sarrionandia 1958an jaio zen Iurretan. 1980an Espainiako Poliziak atxilotu eta espetxeratu zuten, ETAkoa zelakoan. 1985ean, Iruñeko espetxetik iges egin zuen Iñaki Pikabea presoarekin batera, Imanol kantariaren kontzertu baten ostean haren bafleetan ezkutatuta. Gerora jakin zen Kuban jarri zela bizitzen. 2016an agerpen publikoa egin zuen hedabideetan, elkarrizketak eta argazkiak eskainiz, eta Kuban Etxepare Institutaren lana ere lortu zuen, irakurle gisa Habanako Unibertsitatean. 2021eko apirilean itzuli da Euskal Herrira, Habanatik Madrilera hegazkinez, eta handik Loiura beste batean.

Literatur obra oparo baten egilea da Sarrionandia, ikus bere lanak Wikipedian.

Erantzun

Sartu