Teknologia albisteak

Arrasateko Gaztetxearen 30 urteak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-16 : 12:22

Arrasateko Gaztetxearentzat urte esanguratsua da 2021, 30 urte beteko dituelako aurten. Urteurrena ospatzeko bideoklipa atera zuten orain gutxi, eta astebutu honetan, bihar larunbata, apirilaren 17an, Gala Galanta izena jarri dioten ekitaldia egingo dute Arrasateko Amaia antzokian. 

Gala delakoan 30. urteurrenaren harira egin duten liburua eta dokumentala aurkeztuko dituzte. Eta zehaztu gabeko sorpresak ere bai... Elegante joateko eskatu diote jendeari, Maritxu Kajoi jaietan egin ohi den bezala. Covid arauak beteko direla ere aurreratu dute, noski.

Ekitaldi hau eta urteurrenarekin lotutako beste batzuk Gaztetxea kudeatzen duen taldeak antolatu ditu, AGAKOk, Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak, belaunaldi desberdinetako arrasatear gazteak biltzen dituen taldeak.

Aurreko egunetan, aurrekari gisa klip eta kantu bat kaleratu dute, honako hau:

Arrasateko Gaztetxeak izan zituen aurrekari batzuk 1980ko hamarkadaren amaieran, lokal okupaturen batzuetan (tartean Geurea zine abandonatuaren tokia), Arrasateko Gazte Asanblada delakoaren eskutik, baina 1991eko Aste Santuan Ospitale Zaharra zenean gela batzuk hartu zituzten gazte batzuek, baliabidez betetzen hasi, eta hori hartzen da egungo Gaztetxearen aurrekari edo "fundaziotzat". Urteekin, berezko lokala izatera pasatu zen, eta han daude orain, Otalora kalean.

Gala bereziaz informazio gehiago, AGAKOko kide Manex Agirreri egindako elkarrizketa honetan, Goienan.

Hona Galarako egin duten kartela, Kopi Altube AGAKOkoak egina:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago