Gazteek, bere egunerokotasunean sare sozial digitalak erabiltzen dituzte. Aukera asko sortzen dituzte, baina arriskuak ere badituzte. Jazarpen egoerak sor daitezke eta sexismo eta indarkeri modu berriak datoz tresna digitalen eskutik. Horregatik, ezinbestekoa da gazteen ongizaterako, sareen erabilera egokietan eta jazarpen egoeren prebentzioan trebatzea. Helburu horrekin antolatu du UEUk “Sare sozial digitalak genero berdintasunetik aztertzen” ikastaroa. Berau online egingo da, Moodle plataformaren bitartez, apirilaren 27tik ekainaren 11ra.
Matrikula-epea apirilaren 21a arte dago irekita, eta jende asko apuntatuz gero, Nafarroako ikasleek lehentasuna dutela jakinarazi du UEUk, Nafarroako Gobernuak babestu baitu. Ikastaroa hasi baino astebete lehenago jakinaraziko dugu zeintzuk izan diren onartutako ikasleak. Informazio zehatza hemen.
Ikastaroaren metodologia praktikoa izango da, “helburua norberak bere ikastetxean Sare Sozial digitalak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik lantzeko proiektua bat egitea delako”. Asmoa da ikastaroko partaide bakoitzak bere ikastetxean Sare Sozial digitalak berdinen arteko tratu onak eta genero berdintasunerako ikuspegitik lantzeko proiektua bat egitea.
Joseba Gabilondo Marques Hiruki Larroxako kideak zuzenduko du ikastaroa: Gizarte Hezkuntzan Graduatua, Talde prozesuen Bidelaguntzailea, genero berdintasun agentea eta EHGAMeko kidea. Honako helburuak markatu ditu prestatzaileak ikastarorako:
• Gazteek gustuko dituzten Sare Sozialak ezagutzea.
• Gazteek gustuko dituzten Sare Sozialak ezagutzea.
• Sare Sozial digital ezberdinek eskaintzen dituzten aukera eta arriskuak ezagutzea.
• Sare Sozial digitalen erabilera osasuntsu baterako gakoak barneratzea.
• Sare Sozial digitalen erabileraren bidez, elkarbizitza, elkar eragina eta pertsonen arteko komunikazioa sustatzea.
• Teknologia berrien erabileraren ondorioz gerta daitezkeen jazarpen kasu ezberdinen prebentzioa lantzea.
• Teknologia berriek gazteen arteko harremanetan eragiten dituzten harremantzeko modu berriak ezagutzea.
• Sare Sozial digitalen erabileraren bidez tratu onak sustatzea, genero berdintasuna bultzatzea eta sexismoaren aurrean jarrera kritikoa azaltzea.
• Sare sozial digitaletan ematen diren jazarpenen prebentzio eta esku-hartzea lantzeko baliabide pedagogikoak ezagutzea.
• Irakasleek Sare Sozial digitalak gelan lantzeko proiektu bat sortzea.
• On-line bidezko ikasketa prozesua sustatu eta norberaren gaitasun digitala indartzea.
Informazio gehiago: UEU.eus
Erantzun
Sartu