Jasone Salaberria Fuldain hizkuntzalari, euskaltzale eta irakaslea hil egin da. Ermuan jaio zen, Bizkaian, baina Ipar Euskal Herrian egin zituen ikasketak, ikerketak eta lana ere. Baionan hil da, gaixotasun luze baren ondorioz, 68 urterekin. Ipar Euskal Herriko euskararen aldaerak ikertu zituen batik bat.
Bi doktore tesi egin zituen, biak Jean-Baptiste Orpustanek zuzenduak. Lehena, 1991koa, frantsesez izan zen: Prosodia eta silabismoa xiberutar kantu tradizionalean. Bigarrena, euskaraz, 1998an, Zuberera barkoxtarreko bokalen azterketa akustikoa. Salaberriaren tesi hau, Anuntxi Aranaren urte berekoarekin batera, Ipar Euskal Herrian aurkeztutako euskarazko lehen bi tesiak izan ziren. Zuberaren eta nafar-lapurtar euskalkien ahoskera aztertu zuen batik bat ikertzaile bezala.
Lanean, euskara irakaslea izan zen Seaskan, IKER laborategiko ikertzailea, idazlea eta euskararen aldeko ekintzailea izan da.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE) enkargu berezia egin zionm 2017an: Lehen Mundu Gerrako euskal presoen granaketa eta idazki batzuk agertu ziren Alemaniako artxiboetan (alemanen preso izan ziren, frontean harrapatuak) eta haiek landu zituen Salaberriak: soinu-artxiboen transkripzuio ortografiko etafonetikoak egin zituen, eta eskuizkribuen bertsio digitalak. Besteak beste, presoen hitz haietan, 87 euskal kantu agertu ziten (lau erlijosoak) eta 13 narrazio, besteak beste. Lan aipagarri horri buruzko informazioa hemen.
Erantzun
Sartu