Teknologia albisteak

Erauzterm (terminoen erauzketa automatikoa), dago Euskaltzaindiak argitaratu duen lexiko berriaren oinarrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-04-12 : 11:57

Euskaltzaindiak 'Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoa' argitaratu du berriki, Elhuyarreko hizkuntza zerbitzuen laguntzarekin. Internetetik eta beste baliabide batzuetatik automatikoki erauzitako terminologia erabili da lan gau egiteko, Erauzterm tresna tarteko dela. PDFan kontsulta daiteke baliabide berria hemen

 

Oinarrizko lexikoaren dokumentuak bi atal ditu:

  • Euskara-atala, 1.609 sarrera dituena. Sarrera guztiek arlo-informazioa dute, marken bidez adierazia: Geografia, Geologia, Meteorologia, Minerologia, Ozeanografia eta Paleontologia.
  • Erdarak-euskara atala, hiru azpiatalez osatua: ingelesetik, gaztelaniatik eta frantsesetik euskarara (en-eu, es-eu, fr-eu).

Lexiko berria osatzeko honako testu-baliabideak hauek erabili dira:

  • Arloko testu-bilduma, egitasmo honetarako berariaz egina (1,8 milioi hitz).
  • Arloko web-corpusa, Elhuyarrek Internetetik automatikoki sortua (1,2 milioi hitz).
  • Zientzia eta Teknologiaren Corpuseko "Lurraren zientziak" eremuko azpicorpusa (0,255 milioi hitz).

Testu-bilduma horietatik, oinarrizko lexikorako hautagaiak automatikoki erauzi dira, Elhuyar eta Ixa taldearen Erauzterm termino-erauzlea erabiliz. Gero, Lurraren zientzien arloko aditu batzuek hautagai horietako batzuk aukeratu dituzte.

Lurraren Zientzien lexikoa azken bost urteetan hasitako ildo baten jarraipena da, beste lau hiztegi tekniko ere argitaratu izan baitira aurreko urte hauetan:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago