Teknologia albisteak

Pasahitza kopi-itsasten uzten ez duten tokietako formularioak gaizki pentsatuta daude

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-03-08 : 10:00

Pasahitzak kudeatzeko orduan, bagara batzuk "txuleta-orri" batean edo pasahitzak kudeatzeko sistemaren batean apuntatuta ditugunak batetik bestera tokatzen denean zuzena pegatzeko... baina webgune batzuetan, pasahitza sartzeko alorrean, ezin kopipega egin, testu-alor horretan pasahitza edo edozer itsastea debekatua dago. Funtzio programatiko batek debekatzen du kopipega egitea pasahitzarekin, eta karaktereak banan-banan idatzi behar ditu erabiltzaileek. Debeku desatsegin eta deseroso honek pasahitzak robotengandik defenditzeko balio dezakeela pentsarazi dezake, baina ez, testu bat aurkitu dugu defenditzen duena kontrakoa: pasahitzak itsasten uztea hobea eta seguruagoa dela.

Aholkuak Erresuma Batuko Ziber Segurtasunerako Zentrokoak dira (NCSC). Pasahitzak ez kopiatzen uzteko politika non sortu zen ez dakitela dio egileak: ez dirudi azterketa tekniko seriorik dagoenik horren jatorrian. Aldiz, pasahitzak ez kopiatzeko uzteak dakartzan oker nagusiak laburbiltzen ditu artikuluak:

  • Errazagoa da pasahitz desberdinak edukitzea webgune desberdinetarako.
  • Frustrazioa eta produktitibate etenak ebitatzen ditugu, pasahitz luzeak ondo sartzen oso erraza delako okerrak egitea, eta hor ibil gaitezke, saia, okertu, eta borratu, ondo asmatu arte.
  • Errazago joko dugu pasahitz luze eta konplexuak erabiltzera, ze eskuz sartu behar baditugu beti, ohituko gara sinpleagoak egitera erosotasunagatik.

Gauzak ondo egiten dituzten webgune horietarako... akaso txuleta baino pasahitz-kudeatzaile bat ondo etor dakizueke. Honako hau ona da, probatu nahi baduzue: https://keepass.info/

 

Erantzun

Sartu