Aiaraldeko Greba Batzordeak mobilizazio eguna deitu du gaurko Amurrion, eskualdean jazotzen ari den lanpostuen eta bizi-baldintzen suntsiketa dela eta. Goizeko hamaiketan abiatu da mobilizazioa Udaletxetik. Dozenaka herritar bertaratu dira, hainbat sektoretakoak: eskualdeko enpresa ezberdinetako beharginak, merkatariak, pentsiodunak, mugimendu feministako kideak... Andra Mari elizara bertaratu eta itxialdia abiatu dute.
Erantzun
Sartu