Bizkaiko Foru Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak azterketa egin dute Bizkaiko hizkuntza aniztasunaren gainean. Euskara eta gaztelania alde batera utzita, hiztun gehien dituzten hamar hizkuntzek 1.400 hiztun baino gehiago dauzkate. Baina egiazki, "hamar" horietan, hizkuntza zehatzak baino, jatorri-multzoak daude, magrebiar, senegaldar, txinatar eta pakistandarrenak ez baitira hizkuntza-komunitate bakarrak.
Batuketak gorabehera, hizkuntza soil gisa identifikatu ditzakegunen artean, 25.697 biztanlek dute galiziera jatorri hizkuntza gisa; errumanieraz hitz egiten dutenak 11.119 dira eta katalana 7.018 biztanlek.
Magrebetik etorritako bizkaitarren artean Arabiera eta Tamazight jatorri hizkuntza gisa daukate 13.435 pertsonek. Twitterreko hari honetan irakurri dugunez, arabiera-tamazight batuketa hori ez da guztiz zuzena: hizkuntza desberdinak dira, estatusez batik bat.
Beste kritika batzuk izan dira:
Sailkapeneko lehen 10 postu horietatik behera, 120 hizkuntza zenbatu dituzte 21.000 hiztun baino gehiago batuz denen artean.
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu