Teknologia albisteak

Ikergazte 2021: aurtengo biltzarrerako deialdia ireki da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-26 : 10:49

Ikergazte 2021, ikertzaile euskaldunen laugarren kongresua, Gasteizen egingo da, ekainaren 9tik 11ra. UEUk antolatzen du biltzar hau nazioarteko mailako ikerketa euskaraz ere egiten dela erakusteko, eta dagoeneko irekita dago artikulu zientifikoak aurkezteko deialdia (martxoaren 12a arte dago epea).

Artikuluek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

  • Euskara zuzenean idatzita egon beharko dute; mesedez erabili zuzentzaile ortografikoa.
  • Goi mailako ikerketa deskribatu arren.
  • Gaian aditua ez den pertsona batentzat ulergarri izan beharko dute neurri batean behintzat.
  • Gehienez ere 8 orrialdeko luzera izango dute.
  • Webgunean argitaratutako txantiloiek dituzten formatuak erabiliz osatu beharko dira.
  • Ikertzaileak artikulua prest duenean Easychair plataformara igo beharko dute, hemendik.

Ikergai nagusi hauen gainekoak izan beharko dira artikuluak halaber:

  • Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Zientzia zehatzak eta Natur Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…

Martxoaren 12an epea ixten denetik, batzorde zientifikoak pare bat aste hartuko ditu artikuluak berrikusi eta gomendioak egiteko. Apirilaren 7ko astean jakinaraziko zaie ikertzaileei haien artikulua onartua izan den ala ez; eta onartuen kasuan egin beharreko zuzenketak zeintzuk diren. Une horretatik aurrera, apirilaren 19ra arteko epea izango dute ikertzaileek haien artikuluaren azken bertsioa sortu eta plataformara igotzeko.

Onartutako artikulu guztiak kongresuan aurkeztuko dira. Beraz, artikuluko ikertzaile batek gutxienez eman beharko du izena Ikergazte 2021n.

Hemen adierazi ditugun puntuak laburpena dira. Artikuluak behar bezala aurkezteko, ondo errepasatu baldintzak http://www.ueu.eus/ikergazte/ webgunean.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago