Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da gaur, otsailak 11. Nazio Batuen erabakiz aukeratu zen data hau 2016an, helburua delarik emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa lortzea. 2021eko aukera hau aprobetxatuko dugu gogoratzeko azken aste hauetan egon den kanpaina bat: Matilda efekturaren kontra, #NoMoreMatildas: "Ez Matilda Gehiago".
Zera da Matilda efektua, emakume zientzialarien lorpenak aitortzearen kontrako joera, haien lanaren meritua gizonezko lankideei egozten zaielako.
Esate baterako, Nettie Stevens (1861-1912), sexu-determinaziorako XY sistemaren aurkitzailea izan zen. Hala ere, aurkikuntza hori Thomas Hunt Morgan-ek, garai hartako genetista ospetsuari aitortu izan zaio. Morganek aipatu zuen, bere lana argitaratu zuenean, bere aurkikuntza "bat zetorrela Stevensek kakalardoetan aurkitutako datuekin", hortaz, Stevensen aurretiazko datuen berri bazekien. Eta hala ere...
Stvensekin egindakoa, ikertzaile feministek azken urteetan erreibindikatu eta berridazteko ahalegina egin duten kasua, beste askoren antzekoa da. Matilda efektu izena eman zion horri 1993an Margaret W. Rossiter zientzia historialariak. Originalki, Harriet/Matilda efektua deitua izan zen, Harriet Zuckerman eta Matilda Joslyn Gage 19. mendeko sufragistek aterako zutelako gaia, zientziaren arloan emakumeek jasan duten estimu eta begirune faltarena. Erabileran "Matilda" izenera laburtu du kontua.
Hona euskal dibulgatzaile baten artikulua Matilda efektuaz (Uxune Martinezena).
Bestalde, Emakumeak Zientzian egun honetan, 2021an Euskal Herrian izango diren ekitaldien artean, zenbait elkartek elkarrekin prestatu duten egitaraua aipatzekoa iruditu zaigu, hona: emakumeakzientzian.eus
Erantzun
Sartu