Ekiola ekimenaren berri zabaldu du egun hauetan Eusko Jaurlaritzak. Asmoa da herritar kooperatibak sortzea, sorkuntza berriztagarriko energia merkaturatzeko eta erabiltzeko asmoz.
Ekiola lankidetza publiko-pribatuari esker eratu da, EEE/EVE Energiaren Euskal Erakundearen eta Mondragon Korporazioaren artean sortu da (Mondragonen partetik, Krean ingeniaritza delarik aportazioa egiten duena).
Eguzkiaren energia aprobetxatzeko ekimenak sustatuko dira, Espainian zeresan ugari eman zuen "eguzkiari zerga" ezabatu ondoren. Planari esker sortuko den kooperatiba bakoitzak eraiki eta erabiliko ditu instalazioak sorkuntza-kostu egonkorrarekin, erabiltzeko edo jarduteko epe luze batez (25 urtez edo gehiago) eta pertsona edo familia kopuru handiarentzat kudeatuko dena. Hala, instalazio horiek dimentsio ertain-handia duen proiektu baten ekonomiaren parekoa izango dute.
Era honetako lehen instalazioa Azpeitian eratuko da laster. Sortzea espero den nergia azpiegitura bakoitzak neurri bastante handia izatea espero da (1 MW eta 5 MW arteko potentzia izango duten eguzki parkeak), eta hurbileko energia sortuko dure jakina (0 kilometroa).
Funtzionamendu-epe luzea izango dute instalazioek. Hasierako aurreikuspenen arabera, 25/30 urte, kooperatiba bakoitzak epe hori luzatzeko aukera izango badu ere), ia bizitza osorako irtenbidea izan litekeena. Etekinak edo emaitzak kooperatibistentzat izango dira, faktura elektrikoaren bidez. Hartara, bakoitzak bere instalazioaren sorkuntzaren emaitzak ikusi ahal izango du urtero, bai ekonomikoki, bai elektrikoki, eta, aldi berean, horien askotariko eragina ebaluatzeko moduan egongo da, hala nola ingurumen, iraunkortasun, tokiko aberastasunaren sorrera eta haren kontsumoaren ekonomiaren berari dagokionez.
Informazio gehiago, Irekian.
Erantzun
Sartu