Teknologia albisteak

Eboluzio soziolinguistikoa, arnasguneak "urtzen" eta beste sintoma batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-06 : 12:07

Kike Amonarriz soziolinguistak EAEko "VI. mapa soziolinguistikoari" begiratu dio, zenbait datu eta grafiko azpimarratuz. Ez da azken-azken orduko informazioa, ze mapa urrian kaleratu zen, eta datuak 2016an bildutakoak dira. Hala ere, Amonarrizen irakurketa pertinentea da, eta hona dakartzagu ondorio batzuk.

Oro har, euskaldunen hazkundeak jarraitzen du, baina hobekuntza erritmoa apaltzen doa. 20 urtetik beherakoen artean, hitz egiteko gai dira %80a, eta hortik ondorioztatzen du Amonarrizek: "Eremu ez formala (aisialdia, ikus-entzunezkoak...) euskalduntzeko aukera eta premia larria agerian."

Herriz herriko mapei begiratuta, "eremuak homogeneizatzen ari dira". Arnasguneak "urtzen ari dira", dio Amonarrizek. 1986-2016 alderaketa erakusten duen mapa duzue hemen:

Puntu honetan, Bizkaiko egoerari erreparatu diote batzuek. Eremu ia guztiz euskaldunetan. Urtzi Urrutikoetxea kazetariak komentatu du: "Bizkai mendebaldeko hondamendia handia da, Mungia inguruan, Arratian eta, zer esanik ez, Nerbioiko azken arnasguneetan. Bilbotik edo/eta kostatik hurbil bizkor eta asko hazi diren udalerriak, hirigintzan hizkuntzari begiratu barik."

Adin-talde guztietan emakumeek sistematikoki gizonezkoek baino ezagutza proportzio altuagoak dituzte. Alde hori esajeratua da euskaltegietako matrikulazioen kasuan.
"Gauza bera gertatu da Euskaraldian. Gure gizartearen sakoneko eraldaketaren beharra azalerazten duten datuak", uste du Amonarrizek.

Eta etxean, berriz, erabilpen aldaketarik ez apenas 25 urtean...

Gehiago sakontzeko:

 

Erantzun

Sartu