Teknologia albisteak

Errege Mago elebidunak, "txikienen ilusioa politizatzeko" prest

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-04 : 17:28

Gertatu izan da euskal herrietako ohiturazko Gabon ekitaldietan, Olentzero izatea euskalduna (eta ondorioz, elebiduna gutxienez), baina Hiru Erregeak gazteleradunak izatearekin aski izatea. Gasteizko Udalak antolatutakoari leporatu izan zaio hori azkenengoz 2020 honetan, baina gaur egoera 2021rako eta ondorengorako zuzenduko duela iragarri du Gorka Urtaran alkateak. Batzuen intolerantzia ohikoa piztu du iragarpenak sarean.

Hala jakinarazi du albistea Gorka Urtaran alkateak:

"Errege Magoek urteak eta urteak daramatzate gure hirira etortzen. Urtero, atsegin handiz umeen nahiz helduen ametsak eta desioak betetzen dituzte eta beti ekartzen dute ilusioa gure etxeetara. Lan bikaina egin dute 40 urtez eta oso eskertuta gaude. Mila-mila esker bihotzez. Baina garaiak aldatzen dira eta, bere garaian Baltasar erregarekin gertatu zen bezala, hizkuntzari dagokionez, oraingo umeak ez dira lehengoak bezalakoak.

Orain ume gehienak, guztiak ez esatearren, elebidunak dira eta eskeintzen dizkiegun ekitaldiak, ofizialak diren bi hizkuntzetan ematea bermatu behar dugu. Errege Magoen harrera ere bai. Haurren interes gorenean pentsatuz, garai berrietara egokitzeko unea heldu da. 

Ziur nago denok ulertuko dugula. Errege Magoekin hitz egin eta gero, haiek ere bat etortzen dira hausnarketa honekin, ze haientzat ere ez baitago haurren zoriona baino desio handiagorik".

Ba ulermenaz ziur egongo zen Urtaran, eta batzuek txalotu dute, baina etorri dira gazteleradun elebakarren kirtenkeriak. Gasteiztar txiolariak bildu ditu batzuk, hona euskaraturik dakartzagunak:

  • Nik ez dut ulertzen. Absurdoa eta inozoa deritzot eta nahi nuke hobeto azaltzea neurri honen premia. Ea ez ote den dirudiena, garbiketa maniobra bat, purifikazio lan bat.
  • Ez da ulertzen, utzi txikienen ilusioa politizatzeari.
  • Sektarioa, baztertzailea, erradikala. Honela ez da hiria eraikitzen. 30 urtez poza ekartzen hiriari eta hori da eskertzea. Oso arriskutsua eta ze beldurra euskara ez dakiten nagusientzat.
  • Nik ez dakitr euskaraz eta ez dut ikasiko, hiritik botako nauzu?
  • Lotsagarria eta oso patetikoa. Dimititu, alkate, gorde ezazu euskara zeure baitarako. Zu ere agure bat zara eta ez zaitu inork maite, beraz zoaz etorri zaren tokitik.

Mila urte igarota, ura bere bidean.

Irudia: Pixabay.

Erantzun

Sartu