Albistea agertu da aste honetan, pandemiaren garaian izandako laneko bajak direla eta. Kopuru handia ematen du (210.000 baja, EAEn, urtebetean, 14 eguneko iraupen ertainarekin), baina Ugo Mayor ikertzaileak datuak erkatu ditu egin PCR proba eta positibo emaitzekin, eta ondorioa alderantzizkoa da: baja gutxiegi gertatu dira; eta Covid positiboarekin edo isolatuta egon beharko zuketen asko lanera joan izan dira.
Honako Ugo Mayorren haria; euskarara ekarri ditugu guk ondorio nagusiak.
Jakinarazitako informazioaren arebera, 210.000 baja horietan, 41.300 izan dira gaixotasunagatik (Covid positiboak), eta 169.000 berrogeialdi edo isolamendu beharragatik.
Baina Ugo Mayorrek matematika pixkat erabili du, eta datuak estrapolatu ditu. Batetik, 140.000 PCR baieztatuen arabera, bere kalkuluen arabera, 50.000 izango ziren langile, eta autonomoen kopuruak gaituta, 5 langile positiborarik batek lana normal egin izan du-
Bestalde, gaixo bakoitzeko kontaktu identifikatuak 4.4 izan dira 2020an. Hau da, 41.300 langile bajan, guztiei lotutako kontaktuak 616.000 izango ziren. Kontaktu horiek guztiak ez ziren langile izango, baina segurtasun sozialeko afiliazio datuekin (biztanlegoaren %44 langile efektiboak izanik), 271.000 kontaktu laboral lirateke.
Hortxe dago datua: Gaixoekin kontaktuan egondako 271.000 langile; estatistikoki hala behar luke. Baina baja hartu dutenak 169.000 bakarrik. Beste 100.000 langile, kontaktu edo kutsatzaile potentzialak, lanean egon direnak isolatuta egon barik.
Ugo Mayorren iritziz, azkenean, lan munduko kutsaketen azpi-balorazioaren gaiarekin lotzen da hau. Datu ofizialetan, kutsatzeeetan bakarrik %2 izan direla lantokian... azalpen hori zalantzan jartzeko modukoa dela askori iruditzen zaio honenbestez.
***
Ilustraziorako, Jaurlaritzak 2020ko maiatzaren 10n kaleratu zuen grafiko bat, gune itxietan maskarak erabiltzea gomendatzen zuena. Handik ordu gutxitara, neurrien dekretua argitaratu zen, eta gune itxietako maskaren derrigortasuna desagertu egin zen. Grafikoa ere desagertu zen ordu gutxiren buruan (hemen dokumentatu genuen kontraesana), eta bi hilabete pasa beranduago, uztailaren 15ean bihurtu zen maskara derrigorra lantoki eta toki itxietan.
Erantzun
Sartu