Joan zen larunbatean Baigorri eta Erratzu herriak lotzen dituen Izpegiko lepoan ehundik gora lagun bildu ziren "mugarik ez" aldarikapena lau haizetara zabaltzeko. Bihar, urtarrilaren 30ean, Hego Lapurdi eta Bortzirietako herritarrek lekukoa hartuko dute. Izan ere, herritar talde batek arratsaldeko 15.00etan Lizuniagako lepoan mobilizatzeko deia egin du.
Hego Lapurdi eta Bortzirietako herritarrek mobilizazioa deitu dute bihar Lizuniagan naiz.eus/eu/info/notici… pic.twitter.com/bMvoujbdf7
Prefeturak pasabideen itxierak bere baitan segituko duela baieztatu duen astean Euskal Herrian "mugarik ez" aldarrikapena entzunen da bihar Bera eta Sara lotzen dituen Lizuniagako lepoan. naiz.eus/eu/info/notici… @naiz_info
Erantzun
Sartu