"Herri bat gira, mugarik ez. Indar okupatzaileak kanporat!" lelopean elkarretaratzea eginen dute urtarrilaren 23an, larunbatarekin, Izpegiko lepoan. Hitzordua arratsaldeko 15.00etan emana da eta Baigorri zein Baztango herritar multzo batek antolatu du. Joan zen larunbatean Nafarroa Behereko herrian berrogei bat biztanle elkartu ziren pasabidearen hestearekin eta militar nahiz polizien presentziarekin arranguraturik.
Baigorriar eta baztandarrak Izpegin mobilizatuko dira larunbatean mugaren itxiera salatzeko naiz.eus/eu/info/notici… pic.twitter.com/Dl6TL2ctV4
Bi aldeetako Nafarrek argi dute: "Izpegiko gainak ez du gure herria bitan banatzen, Izpegiko gaina bi isurietako euskaldunen topaleku izan da beti, nahiz eta berriki muga-langak paratu dituzten" naiz.eus/eu/info/notici… @naiz_info
Azken asteotan Baigorri frantses militarrek okupatuta dago... Izpegiko muga itxi dute... Kaka burutik behera egingo digute hurrengoan. Kontra egin eta protestatzea normala da. naiz.eus/eu/info/notici…
@josuzinez Normala, osasuntsu eta beharrezkoa
Erantzun
Sartu