Nik, adibidez, eskola jazarpena jasan nuen. Bullying ere esaten zaio. Deitu nahi diozun bezala, badakizu zertaz ari naizen. Garai hartan, ordea, gure artean behintzat, ez zuen izenik. Baina existitzen zen. Ondo dakit. Alboratua izatea. Bakarrik uztea. Barre egitea. Burla egitea. Umiliatzea. Makurtzea, fisikoki zein bestela. Izen eta abizenak dituzte hori, behinola, egin zidatenek.
[IRITZIA - Julen Telleria Lopetegi] "Nik, adibidez, eskola jazarpena jasan nuen. 'Bullying' ere esaten zaio. Deitu nahi diozun bezala, badakizu zertaz ari naizen" @julentelle #bullying #eskolajazarpena ataria.eus/komunitatea/ju…
@tolosaldeataria @julentelle Hoi dek, Julen. Badek garaia gertaera bakoitzari bere izena jartzekoa. Garbi!
@tolosaldeataria @julentelle "Inork kendu ezingo dizkidan tatuajeak dira." Betirako markatu gaituzten bizipenak.
@tolosaldeataria @julentelle Era batera edo bestera, gutako askok jasan deu "mamutzar" honen jazarpena. Oain harte ezkutuan eduki dugu edo oso gertukoek bakarrik jakin izan dute gure miñaren berri. Bizi guztirako gelditzen da, itxi ezindako zauriak bezela
@tolosaldeataria @Ibarrameteo @julentelle Beste askok ere jaso ditugu horrelako tratuak eta esaten duzun guztia nik pasatu banu bezala sentitzen dut. Horregatik irakasle izan naizen urte guztietan eta orain amona naizen honetan, sensibilitate berezia izan
@ZubizarretaPili @tolosaldeataria @julentelle Pozgarria da halako kasurik eman ez dadin lan egitea Pili! Milesker!
@tolosaldeataria @julentelle Zuk zeuk ere, beraz, beste norbait jazarri zenuen?
@tolosaldeataria @julentelle Kontsolamendu eskasa da, baina hortxe dago: jazarleen ibilbidea jarraitzea, eta (batzuetan) bizitzan izaten dituzten kolpeen lekuko izan. Gorroto barik noski. ??eibar.org/blogak/orakulu…3xY
@tolosaldeataria @julentelle Oso ona Julen. Zenbat kostatzen den honetaz hitz egitea, zeinen ausarta hau publiko izateko.
Erantzun
Sartu