Oroitzen dut geografian ona nintzela eskolan. Oroitzen ez dudana, baina, geografia bera da. Euskal Herriko mendi, ibai, eskualde eta klima-motak buruz ikasi ostean, nire burmuinak magia bidez datuok desagerrarazi zituen berriei lekua egiteko. Eskerrak Interneten bilatuta erraza den Hernio mapan kokatzea, donostiar peto-petook konfort gunetik at sentitzen baikara asfaltoa ez den gainazala zapaldu orduko.
'Geografia' Ligatzeaz, ñoñostiarrismoaz eta gure lurraldeko leku zoragarriez idatzi dut @irutxulo-n ???irutxulo.hitza.eus/generoak/iritz…8OG
@marinalanda_ @irutxulo Neri berdina gertatu zitzaidan LH-n mendiak ikasi eta gero ahaztu. Orain mendira joanda berriro berikasten noa. Bereziki jakiten mendira joanda ondoan ditudan mendiak
@marinalanda_ @irutxulo Zure logelan EHko mapa haundi bat izango dezula imaginatzen det, Tinder Match bakoitza txintxetekin markatuta: berdea, urdina, gorria eta beltza. Esan hala dezula, mesedez!
@Ei_h_ar @irutxulo Bai ni ere hasi nintzen horretan 2020an, mendi zoragarriak ditugu oso gertu!
@BatixEzeiza @irutxulo Ez zait zu dezepzionatzea gustatzen, Batix... ????????
@marinalanda_ @irutxulo Bai mendi, inguru zoragarriak ditugu. Aholku moduan eta aukera dagoenean joan baztan aldera. Amaiur, xorroxin erreka... toki zoragarria eta historiaz betea
@Ei_h_ar @irutxulo apuntatuta! ea laster mugikortasun arauak aldatzen diren eta joateko aukera dudan, eskerrik asko!
@marinalanda_ @irutxulo Ez horregatik, herri txikiek beraien xarma dute neretzako. Besteren bat etortzen bazait merezi duena esango dizut. Azkenean inguruan toki oso ederrak ditugu urrutira joan gabe eta ez ditugunak ezagutzen
@marinalanda_ @irutxulo Txintxeta berdea = Match jatorra eta lizunkeriak. Txintxeta urdina = Match jatorra eta lizunkeririk ez. Txintxeta gorria = Interesik ez matcharekiko. Txintxeta beltza = Ekidin beharreko match-a (eta ezagunak abisatzekoa).
@BatixEzeiza @irutxulo ???????????????? kontuan izango dut
Erantzun
Sartu