Duela bizpahiru egun azaldu zigun Mikel Larreategi informatikariak zertan datzan Signal mezularitza aplikazioa. Segurtasun eta pribatutasun berme onak ematen dituen tresna bat, adituen arabera. Euskaratzea oso aurreratua ere bazegoela ikusi ere zuen Larreategik, eta harrezkero jada osatua dago itzulpena, GitHub-eko biltegi irekian ekarpenak eginez. Instalatu eta osoki euskaraz dago jada erabiltzeko.
Android telefonoetan, euskarazko bertsioa baduzu jarriko zaizu euskaraz (uste dugunez), ikus Lehen Hitza webgunean ea zure mugikorrean Android euskarazkoa jar daitekeen, eta akaso, aplikazio hau erabili euskaraketan laguntzeko.
Hemen dago Signal Google Playn Androiderako.
Instalatzeko orduan, telefonoaren zenbakia berresteko eskatuko dizu, eta kode bat bidaliko dizu (automatikoki aktibatu ohi dena). Gainerakoan, 4 zifrako PIN pertsonalizatu bat ere aukeratu dezakezu erabiltzeko. Ondoren, aurrera, erabiltzeko moduan zaude. Estatistikoki, Signal zure inguruko jende gutxik izatea posiblea da, gehiagok izango dute Telegram, eta kristo guztiak Whatsapp, dakigun bezala. Norekin jardun jakiteko, lagunak topatzeko, pista bat: ez sakatu bilaketaren lupan, baizik eta idazketaren arkatzean, hor agertzen dira kontaktuak.
iPhone iOS bertsioari dagokionez, hemen App Store dendan.
Kasu honetan iOS ez dago euskara, baina hizkuntza kudeaketako hobespenetan lehenetsi daiteke, eta ondoren euskaraz agertuko zaizu Signal. Honako irudietan, iPhone erabiltzaile baten adibidea. Ezkerretan hobespenetan nola jarri euskaraz, eskuman Signal irekita bere ezarpenen menuarekin euskaraz.
Signal, webgune ofiziala: https://signal.org
Erantzun
Sartu