Desagertzeko arriskuan zeuden XX. mendeko ia 1.200 zintaren digitalizazio eta dokumentatze lana egin du Dantzan elkarteak Eresbil Euskal Musikaren Artxiboarekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak babestutako proiektuan. Azken bost urteetan egindako lanaren emaitza da Dantzanek egin duen iragarpena.
30 bilduma digitalizatu eta dokumentatu dira, 5 erakundeenak, 16 dantza taldeenak eta 9 norbanakoenak:
Erakundeak: Ikerfolk, Arabako Dantzarien Biltzarra, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Dantzan.eus.
Dantza taldeak: Haritz (Elgoibar), Kezka (Eibar), Gure Kai (Deba), Mendi Alde (Santurtzi), Aurtzaka (Beasain), Elai Alai (Portugalete), Oñatz (Oñati), Duguna (Iruñea), Itsas Alde (Bakio), Maritzuli (Baiona-Biarritz), Goizaldi (Goizaldi), Indarra (Gasteiz), Trebeska (Donostia), Begiraleak (Donibane Lohizune), Itxas Argia (Getxo), eta Andra Mari (Galdakao).
Norbanakoak: Ander Barrenetxea, Jexux Larrea, Felipe Amutxastegi, Patxi Laborda, Jaime Albillos, Xabier Etxabe, Josu Agirre, Lisa Korkostegi eta Eric Bouvier.
Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bideoak daude bilduman, ehun herri baino gehiagotakoak; ia 1.500 ordu grabaketetan. Dantza ekitaldiak, era honetakoak dira:
Dantza txapelketak, dantza solte eta aurresku txapelketak dira: 70
Dantzari egunak: 47
Maskaradak: 41
Bestelakoak (ikastaroak, entseguak, elkarrizketak, aste kulturalak, dantzaldiak: 95.
Proiektuari ekin zitzaion Euskal Filmategiak ohartarazi zuelako euskarri magnetikoek 20-30 urteko biziraupena izan zezaketela. Era horretako formatuko 1970, 1980 eta 1990eko hamarkadetako bideo-grabazioak hondatzen ari zirela edo arriskuan zeudela ondorioztatu zuten dantza zaletu hauek, eta hortik etorri da digitalazioa.
Informazio gehiago: Dantzan.eus
Erantzun
Sartu