Teknologia albisteak

Proteinekin sekulako lorpena erdietsi du Adimen Artifizialak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-13 : 12:03

Laster beteko dira 25 urte adimen artifizialaren historiako mugarri bat gainditu zela: Gary Kasparo txapeldunak galdu egin zuen xake partida profesional bat, Filadelfian (AEB) jokatu zena sei partidatara, Deep Blue izeneko IBM-ren ordenagailuaren aurka. Gaur egunean, beste enpresa bat da teknologia honetan nagusi, Googleren taldea osatzen duen Alphabet kontsortzioa; eta honek beste mugarri bat iragarri berri du, proteinen forma aurreikusten duen algoritmoa iragarri da, AlphaFold 2 izeneko adimen artifizialaren emaitza. Itxuraz lorpen abstraktoa, baina zientzia aurrerapen handia ekar lezakeena.

Azkar azaltzeko: Bizitzaren oinarria, erreplikagarria den DNA dago. Genetika horretan oinarritzen da, DNA-m kodetutako geneetan, eta gene batzuek onerako funtzionatzen badute, hautespen naturalak hautatuko ditu... Baina geneek eta DNA-k praktikan egiten dutena da zera: bere sekuentzian idatzita dagoenarekin, proteina desberdinak sortu, eta proteinek "eraikitzen" dute gorputza, determinatzen dituzte izaki bizidunen funtzioak... Hortaz, gene bateko DNA irakurrita, asma liteke ze proteina-sekuentzia sortuko den, baina proteinak nola funtzionatuko duen hortik ondorioztatzea ez da erraza, zeren eta bere aminoazido-sekuentzia lineala baino, inportanteagoa da nola "tolesten" den proteina, ze forma tridimentsional hartzen duen sekuentziak.

Orain arte, sekuentzia batek ze forma tridimentsional eraikiko zuen asmatzea ia ezinezkoa izan da. Faktore multipleek eragiketa baldintzatzen zuten, kalkulu zailtasun esponentzialak sortuz.

Eta horra, ekarpen handia: Googlen adimen artifizialeko DeepMind laborategiak lortu du, xakean eta Go jokoan gizakiei irabaztea lortu zuenak berak, Alpha Fold programaren azken garapenaren bidez, proteinen % 90en egiturak asmatzea lortu dute. 

Euskarazko bi azalpen honi buruz, guk baino oinarri zientifiko gehiagorekin:

Erantzun

Sartu