Teknologia albisteak

Argazkietatik 3D modelo errealistak egiteko sistema berri bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-10 : 10:19

Argazkietatik 3D modeloak egiteko teknika bat garatu dute ikertzaile batzuek, eta monumentu batzuetan aplikatu. Ikusmirak espektakularrak dira, eta apropos egindako argazkiekin izan barik, bilduma masibo baina ausazkoetatik egin dituzte. Erabilitako teknologia eta metodoa interesgarriak dira, eta azaltzen saiatuko gara artikulu honetan.

NeRF-W deitzen da metodoa, aurrertiazko NeRF delako teknika baten garapen bat delako. Lehenbizi azal dezagun zer den NeRF aurretiazko hori: "Neural radiance fields" edo "irradiazio alor neuralak". 2D argazkiekin 3D modeloak egiteko sistema bat.

Grafiko honek emango dizue pista bat:

Objektu konplexu samar bat, parte asko dituena. Hainbat argazki atera, eta NeRF softwareak edo ereduak lor dezake konparazio hutsez triangulazio bat suposatu, 3D mapa bat egiteko. Emaitza, eskubiko irudiak, zeinak ez dauden jatorrizkoetan eta guztiz diren softwareak sortuak, ikuspegi desberdinetatik 3D objektuari begiratuz.

Gertatzen dena da teknika honek, bateria gorriaren kasuan bezala, oso eremu kontrolatuan egindako argazki antzekoak erabili dituela. Zeru azpian, kalean edo naturan, objektuen argazkiei ateraz gero, normalean argiztapen desberdinak (eta interferentziek ere: itzalak, tarteko objektu edo pertsonak...) hondatu egiten zituen emaitzak.

Nonbait, NeRF-W teknika honek hori gainditzen du. NeRF in the Wild litzateke siglak adierazten duena, edo "NeRF ingurune basatian". Milaka argazkiren konbinazioak ez bakarrik lortzen du 3D eredu fidagarri bat, baizik eta argiztapen "neutral" bat ere bai, eta inguruko ikusmira eta fondoen egokitzapen sinesgarri bat ere ematen dute.

Adibideak egin dituzte Europako turistek milioika argazkirekin dokumentatu dituzten hiru monumenturekin. Erromako Fontana di Trevi, Berlingo Brandenburgoko Atea, eta Sacre Coeur edo Montmartreko Jesusen Bihotzaren basilika Parisen. Bideo batean ikus ditzakegu adibideok:

Proiektuaren webgunea: https://nerf-w.github.io 

Azalpen akademiko/teknikoa: Arxiv.org

Erantzun

Sartu