Teknologia albisteak

Arima pilotan, dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-08 : 10:23

Aste honetan eman du Frantziako ARTE telebista kateak euskal pilotari buruzko erreportaia (eta telebistan eta sarean ikusteko aukerak badira oraindik). Gauzatxo bat aipagarri dokumentalean. Sarako Ellande Alfaro pilotaria da dokumentalaren protagonista pasarte askotan, eta euskaraz eman zituen azalpenak dokumentalerako.

Tamalez, Alfaroren hitzak gainetikako erdarazko lokuzioarekin estaltzen dira, baina bada zerbait. Web bertsioan alemanezko edo frantsesezko lokuzioarekin eta azpidatziekin ikus daiteke. Otsailaren 8a arte egongo da horrela ikusgai web buidez. Chrome-rekin irekitzekotan gero, telebistara igor daiteke Chromecast bidez. 

Telebistako hurrengo emanaldia, igande honetan, urtarrilak 10, 13:40etan.

45 minutuko erreportaia da, GEO Reportage saiorako egina eta izenburu hau du: Pays basque, l’âme en pelote (Euskal Herria, arima pilotan). Pilotaren historia eta Euskal Herriko ezarpena kontatzen da, zenbait modalitate errepasatu (xistera, trinketea, ezker-pareta...) eta jokoaren garrantzi kulturala. 

Ellando Alfaro ez bakarrik agertzen da pilotari ohi gisa (oraindik afizionatu, Sarako taldean herrien artekoetan aritzen da), baizik eta pilotagile ere bai. Kooperatiba bat du lagun batzuekin sortua, Eskutik, pilotak eskuzko artisautza tradizioan egiten dituena Saran bertan.

 

 

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu