Oso joera desberdina izan dute ETB1ek eta ETB2k amaitu berri den urtean ikus-entzule datuei dagokienez: behera egin du euskarazko kateak, eta inoiz izan duen batezbestekorik txikiena bereganatu du: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %1,6ko ikusle kuota izan du, aurreko urtean baino lau hamarren txikiagoa. ETB2k, aldiz, gora egin du: 1,7 puntu hazi da, %8,3ko kuotatik %10ekora.
ETB1ek bere historiako batezbestekorik txikiena izan du 2020an. berria.eus/paperekoa/1857…
@urtziurkizu Ondo legoke jakitea egoera honi buelta emateko zein izango den ETBren estrategia datorren urtetan, halakorik balego.
@urtziurkizu Artikulu eta datu interesgarriak. Udaberrian, lehen konfinamendu zorrotz hartan, ospatu ez ziren kirol emanaldien (pilota eta txirrindularitza, batik bat) hutsuneak beherakada honetan zeresan handia duelakoan nago. Pilota, ‘Conquis’ eta albis
@urtziurkizu Jarrai dezatela erromeriak, karaokeak eta horrelakoak jartzen ea... Bestalde... Nerabe eta gazteek zer serie edo programa ikus dezakete euskaraz? Gero dena molatzen mazo.
2020an, ETB1ek %1,6ko ikusle kuota izan du @urtziurkizu Datu onak ere izan dira: 'Go!azen': 4-12 urte bitarteko ikusleen %37,7. Fikzioak ikusleak erakartzen ditu. berria.eus/paperekoa/1857… pic.twitter.com/lgLAx2yha6
@andekalarrea Bai, artikulu honetan doa datu hori ere. Beste espainiarren datuekin batera. berria.eus/paperekoa/1857…
Erantzun
Sartu