Teknologia albisteak

Google Translaterekin jolasean: Ni urlia berendia nauzue txalentxa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-01-04 : 13:20

Azken egunetan zabaldu da memea euskaldunon artean, norberaren izena pasatu Google Translatetik eta ea zer dioen euskaratik gaztelaniara pasatutakoan. Adibide barregarriak topatu ditugu, baina zantzuak ere bai teknologia hobetzen ari dela. Ariketaren sortzaileak, Ander Agirrek, 'Ni nauzue txalentxa' deitu dio memeari, eta erabiltzaile bat sortu ere bai Twitterren: @ninauzue

Proba gehienak norberaren izena letra xehez ematen idatzi dituzte internautek, horrela sistema engainatzea errazagoa delako, ez duelako susmatzen Googlek pertsona-izena dagoela tartean. Formula honela egin dute erabiltzaile gehienek: "ni urlia berendia nauzue". Erantzunak bitxiak dira, "ez dakit" erantzuna ez emateko programatua dagoelako sistema: zer edo zer erantzuteko programatuta dago itzultzaile automatikoa, eta mikrosegundueta aurkitzen duen hurbilpen onena ematen saiatzen da.

Badirudi memea hasi zuela Ander Agirre Legorretako txiolariak. Bilduma bat ere egin du @anderagizu -k, non ikus daitekeen zenbait ospetsuk ere parte hartu dutela beren izenekin (esate baterako Gorka Urbizu eta Izaro Andres musikariek). Eta kontu gehigarria sortu du bilduma areagotzeko: @ninauzue

Beste adibide batzuk, hona ekarri ditugu. Lehen biekin, iruzkin parea.

Aitor eta Goikoetxea ondo asmatu dituela argi dago...

Gure aburuz, itzultzaile automatikoak txarto ari direlako adibide baino gehiago, teknologia neuronala gero eta hobea delako seinale dugu hau. Google Translate itzultzaile neuronala da gaur egunean, eta era horretakoak dira halaber euskaraz garatu direnak azken bi urteetan, Google baino hobeak direnak gure hizkuntzari eta hurbileko erdarei dagokienez.

Hobekuntza horren adibide bat da ez bakarrik detektatzen dituela lexema edo erroak, Goikoetxearen kasuan bezala, atzizkiak detektatzeko gauza ere bada Google Translate neurri batean. -egi eran amaitzen diren abizenekin ikus dezakegu hori, Beñat Zinkunegiri gertatu zaion bezala:

Beste adibide batzuk:

 


 

Erantzun

Sartu