Gatazkaren ondorioak dizi dituen azken belaunaldia izan nahi eta behar dutela azpimarratu du gazte andanak Hego Euskal Herrian Ernaik deitutako mobilizazioetan. Gasteizen hamarnaka izan dira askatasuna, konpromisoa, elkartasuna eta maitasuna aldarrikatu dutenak kaleetan zehar. "Preso eta iheslaririk gabeko Euskal Herriaren alde, bakean eta askatasunean biziko garen Euskal Herri askea" aldarrikatu dute larunbat eguerdian Andra Mari Zuriaren plazatik atera den mobilizazioan.
???? Euskal Preso Politikoen Kolektiboari gazteen elkartasuna eta konpromisoa helarazi diete Gasteizehalabedi.eus/es/euskal-pres…M8y
Erantzun
Sartu