Teknologia albisteak

Aldaketa sakona euskal eredu ekonomikoan, manifestu berri baten aldarrikapena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-12-31 : 08:42

Unibertsitateetako zenbait euskal irakaslek eta profesionalek manifestu bat kaleratu dute, eskaera honekin: "Aldaketa sakona euskal eredu ekonomikoan". Kapitalari Planto izeneko ekimen berritik abiatzen da manifestua. Talde honek webgune sortu berria dauka, manifestu hori eta Amazon-en kontrako beste agiri bat daukana oraingoz, "Euskal Herriak Kapitalari Planto" leloarekin.

Eusko Jaurlaritzak Europako Berreskuratze Programaren bitartez finantzatzeko aurkeztu duen proiektu-proposamena dago manifestuaren kritiken jatorrian. Proiektu horien funtsa gaitzesten dute sinatzaileek, lehentasun okerrak planteatzen dituelakoan: megaproiektuak, euskal enpresa multinazionalei laguntzea eta atzerriko inbertsioak erakartzea. "Publikoa behin betiko irabazi pribatuen zerbitzura jartzen den eredu bat" omen da hori, manifestuaren bultzatzaileen iritziz.

  1. Beste eredun bat posible delakoan, lehentasunak sei puntutan bildu dituzte. Honako hauek:
  2. Trantsizio ekologiko eta digitalaren aldeko apustu estrategikoa geure bilakatzea, aliantza publiko-komunitario batetik
  3. Ekonomia lurraldeka banatzea eta birkokatzea, ekonomia solidarioaren, elikadura-burujabetzaren, ETEen eta autonomo-ereduaren subjektuak lehenetsiz.
  4. Publikoa dena interes pribatu handiaren zerbitzura jartzeari uztea eta enpresa handiak arautzea.
  5. Funtsezko zerbitzuen eta eremu estrategikoen izaera publikoa indartzea.
  6. Komunitate zientifikoaren kontsentsuetatik eraikitako eta errekurtso nahikoa izango duen osasun sistema publikoa defendatzea pandemia egoerari aurre egiteko
  7. Europako funtsekin zerikusia duten planen logika neoliberala erabat zalantzan jartzea.

Puntu bakoitza detailean azalduta, hemen: manifestuaren testu osoa (azpian dago bat eginez sinatzeko modua).

Argazkia Kapitalari Planto ekimenaren agerpen batekoa da, ELAren webgunetik hartua.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu