Aitor lokartu zutenetik egiten genuen lehenengo bidaia zen. Salbokonduktuak bi zigilurekin generamatzan Leitzarango autobideko 141 irteera gurutzatzean. Kotxeko pletinan Ken Zazpiren CD bat zegoen, bere kuttunetako bat Txaikovski, Xostakovitx edota Tracy Chapmanekin batera. Eztabaidarako balio izan zigun anaiari eta bioi Itsasoa gara abestiak.
Ahaztu behar ez direnen kutxan gordeko dut @hedoi_etxarte|ren @berria|ko 'Bi katu teilatuan' zutabea. berria.eus/paperekoa/1892…
«Jasandako oinazeak ez du ezer onik sortzen. Oinazean ikasitakoa ere trukaezina da oinaze hori ekiditeko aukera hutsarekin. [...]. Eta oinazetik gauza onak ateratzen direla pentsatzea bada sakrifizioari halako zilegitasuna ematea». Besarkada estu bat, @hedoi_etxarte
Gogorra da heriotza baina ederra ere erakusten digulako hauskortasunean duintasunez bizitzeko moduak eta hautuak badaudela, besteekiko maitasunak, oroimenak eta musikak ez dute mugarik. Besarkada beroa @hedoi_etxarte berria.eus/paperekoa/1892…
Besarkada handi bat zuretzat @hedoi_etxarte eta familia osoarentzat. berria.eus/paperekoa/1892…
@bootxo @hedoi_etxarte Batera ta bestera ibili ta Aitorren arrastoa topetan da. Aitor gogoan! buruxkak.eus/aldiri-artikul…
Abestu dugu 'Katu bi' 7. boxean, azken aldiz zeharkatzeko, irudimenarekin Markalain: «Ni zurekin. Zu nirekin. Elkarrekin bi katu teilatuan. Behin batean gau betean dantzan eta kantuan». Nahiz eta zu lo zeunden eta gurea ez den inoiz izan dantzatzea. berria.eus/paperekoa/1892…
Hunkigarria @hedoi_etxarte-ren zutabea @berria-n. berria.eus/paperekoa/1892…
Erantzun
Sartu