Aitor Etxarte Berezibar (Arrasate, 1956) zendu da gaur 63 urte zituela, koronabirusaren ondorioz. Arrasaten jaio zen Etxarte, hangoa baitzuten ama; baina iruindarra zen, Merced kalekoa. Ikasketak Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan egin zituen: Filosofia eta Hezkuntza Zientziak. Pedagogoa zen; eta, beste hainbat pertsonarekin batera, Iruñeko Udal Ikastolaren sustatzaile eta bultzatzailea izan zen, frankismoaren hondarretan.
[AZKEN ORDUKOA] Euskarazko irakaskuntza publikoaren sustatzaile eta ekintzaile sutsua izan da Etxarte. Iruñeko udal ikastolen eta Karrikiri elkartearen sorreran parte hartu zuen, eta Euskalerria Irratian kolaboratu du urte luzez. euskalerriairratia.eus/irunea/1608313…
@fm983irratia Besarkada bat @hedoi_etxarte eta familia guztiari! ????
@fm983irratia Agur eta ohore Aitor! Plazer bat izan da zu ezagutu eta zurekin elkarbanaturiko guztia! Gaur atsekabe eguna dut! Besarkada handi bat familia eta lagun guztiei!
Pertsona eskuzabala, jantzia, esker onekoa eta militantea. Galera handi bat Nafarroako euskaltzaleentzat euskalerriairratia.eus/irunea/1608313…
Euskarazko irakaskuntzan, bidegile. Eskerrik asko, Aitor! Besarkada @hedoi_etxarte eta etxekoei. euskalerriairratia.eus/irunea/1608313…
Azken hatseraino hezkuntzaren, euskararen eta jendarte itxurosoago baten alde eragin duen laguna galdu dugu. Bretchek esan bezala, ezinbestekoetako bat joan zaigu. Kostata baina saiatuko gara utzitako zuloa estaltzen. Ez adiorik, Aitor. @hedoi_etxarte labur.eus/H6mNm
Aitor Etxarte euskaltzalea zendu da euskalerriairratia.eus/irunea/1608313…
Lagun bat Irakurlea Irakasle eta zuzendaria Aitona euskaltzalea Irratian aritua Maitagarria gauza onak baino ez zaizkit ateratzen. Joan da. Utzi gaitu. Maitasuna da handiena! Eskerrik asko Aitor Etxarte Berezibar euskalerriairratia.eus/irunea/1608313…
Aitor Etxarte euskaltzalea zendu da euskalerriairratia.eus/irunea/1608313…
Erantzun
Sartu