Arrasaten egindako baheketak eta Aretxabaletako GSR egoitzan baieztatu diren positiboek isla izan dute gaur Osasun Sailak jakinarazi dituen datuetan. Azken hilabeteko zenbateko handiena da atzoko proba diagnostikoek utzitakoa: 90 positibo egun bakarrean. Arrasate da erkidegoko hiriburuen ostean kasu gehien erregistratu dituena; Donostiak baino bi gutxiago. Hala, guztira, pandemia hasi zenetik 4.246 dira Debagoienean metatutako kasuak.
[#Koronabirusa] 90 kasu berri hauteman dira bailaran: 42 Arrasaten, 24 Aretxabaletan, 13 Bergaran, 4 Eskoriatzan eta Oñatin eta 3 Aramaion. Besteik, azpimarratzekoa da Aretxabaleta gune gorrira igaro dela, eta hortaz, tabernak itxi beharko dituela. goiena.eus/debagoiena/160…
90 kasu berri hauteman dira eta Aretxabaleta gorrira igaro da goiena.eus/debagoiena/160…
@LasarteAitor Joder, ni atzo Aramaio eta Aretxabaleta inguruetan ibili nintzen...??pic.twitter.com/G2ryoH2Oy4Oy4
@agara @LasarteAitor Ta ni Eskoriatzan, hi.
Erantzun
Sartu