Mimeografoa edo poligrafoa, batzuetan ziklostila ere deitua, idatzizko paper kopiak kopuru handietan egiteko erabiltzen zen tresna da. Erreproduzitzeko estarzitze izeneko paper mota erabiltzen du. XX. mendeko 80. hamarkadan fotokopiagailuak orokortu arte erabili zen ziklostilatzeko. Oso erabilia izan zen eskoletan, gerra garaian eta diktaduraren aurkako argitalpenak egiteko.
Mimeografoa edo poligrafoa, batzuetan ziklostila ere deitua, idatzizko paper kopiak kopuru handietan egiteko erabiltzen zen tresna da. Erreproduzitzeko estarzitze izeneko paper mota erabiltzen du. eu.wikipedia.org/wiki/Mimeografo pic.twitter.com/15kXBKPqkE
????Adin batetik goitikoendako galdera: Nor oroitzen da mimeografoaz? Gaur nere amak eskolan erabiltzen zuela gogoan, nik eskuak tintaz zikintzen nituela... Informazio bila joan, izen hori ikas@euwikipediadia|n oraindik ez zegoela ikusi, eta ti-ta, egina!eu.wikipedia.org/wiki/Mimeografo
Aunitzez beranduago eta herritik kanpo nintzela, bati baino gehiago entzun izan nion "vietnamita" izena kopiak egiteko halako gailuei. Norbaitek hori gogoan?
@makeip Nik haien azken eredua ezagutu nuen, “multikopista” izena zuen. Klitxe bat egiten zuen kopien ama izateko. Elektrikoa zen. Lehenagokoetatik gogoan ditut eskuz eraginez kopiatzen zutenak. Gainera, arduradun bat zuten, edonork ez baitzuen haren erab
@AlfonGuillo Egie! Multikopista! ???? Bai, saltsa ederra izaten zen zerbait konplikatuz gero. Eta klitxe horien hondarrak manejatzea ere nahiko lan. ????
@makeip Nik gogoratzen dut halako batean argitaratzen genuela #Balmaseda|ko institutuko aldizkaria. Primi atezainak egiten zizkigun klitxeak eta guk eskuz eragiten genuen manibela kopiak egiteko. Grapekin lotuta saltzen genituen ale horiek 1983an!!????
@txikerretxea Iaaa, manibelaren soinua... Buruen dut! Eta urrina ere bai ‼️ ???? Ze ona institutuko aldizkarirako erabili izana.
@makeip Normalean azterketarako erabiltzen zuten... gu arratsaldeko txandan aritzen ginen!!
@makeip Guk horrela deitzen genion "vietnamita". Gogoan dut tintaren usaina eta ganbaran kopiak egiten genituen bitartean izaten genuen urduritasuna eta beldurra.
@MarisaBarrena1 Bai! Bizkaira iristerakoan jakin nuen izen horrekin ere deitzen zuela jendeak. ???? Ganbaran‼️????
Erantzun
Sartu