Bi arratsaldez jarraian iragarri genuen atzo eta herenegun Spacex enpresaren SN8 prototipoak bere probako hegaldi inportantea egin behar zuela... atzerapenak atzerapen, bart izan zen hegaldia. Aireratu eta 12.5 kilometroko altuerara iritsi zen, baita jaitsi eta lur-hartzeko tokia aurkitu, posizio bertikala erdietsi, eta... lur hartzean, eztanda egin zuen. Lortu nahi denaren zailtasuna nabarmentzeko, pentsa dezagun ze tamaina duen SN8ak.
Bideo honetan ikusten da lur hartzean izandako istripua eta eztanda.
Ingenieritzaren aldetik, ontzi horrek bertikalki lur hartzeko behar den zehaztasun eta indarraz pentsa dezagun une batez. Aireratzen den kohetea 122 metro garai da, baina, bigarren fasea da askatzen dena lur hartzeko, eta horrek 70 metro ditu. Alderatu hori, adibidez, Gipuzkoako eraikin garaienekin:
Itxura batean, ontziari aireratzen lagundu zioten Raptor izeneko hiru motorrek ez zuten aski indar edo fuel gorde lurreratzean ontzia balaztatzeko. Abiadura handiegia izan da lur hartzeko unean, eta horrela ez dago egiturari osorik eusterik. Hegaldia, dena dela, arrakastatsutzat jo dute aditu askok, beste helburu tekniko batzuk bete direlakoan. Dena dela, Spacex enpresak ez du argitu ea 12.5 kilometroko altuera erdietsi zen. Hegaldiaren iraupena 6 minutu pasakoa izan zen.
Erantzun
Sartu