deslokalizatu, deslokalizazio. Enpresez mintzatuz, alde egin, , lekuz aldatu, eraman. Deslokalizazioa da Hernandoren kezka nagusia. Enpresek alde egitea da Hernandoren kezka nagusia. Gero eta industria gehiago deslokalizatzen ari dira Euskal Herrian. Gero eta industria gehiago eramaten ari dira Euskal Herritik.
Ba al dakizu ‘lekutu’ ez dela ‘jarri’, ‘kokatu’? Hauxe du tradiziozko adiera eta erabilera: berria.eus/estiloliburua/… #hiztegia
@estiloliburua Eta "dorpe" ez da baldar...
@bsarasola @estiloliburua eta "azkar" ez da bizkor baitezpada.
@bsarasola @estiloliburua Eta baitezpada ez da badaezpada.
@aizpuruaetxarte @bsarasola @estiloliburua Egia esan, "azkar" esaten ez dutenek "bizkor" esaten dute 'sendo', 'indartsu', 'burutsu' adierekin. Eta biek ere esan nahi dute 'laster'.
@estiloliburua @ulaiar Lekutara joan, beraz?!
@estiloliburua Bikotekidearen familian 'itzuli' erabiltzen du 'lekutu'-ren sinonimo gisa. Oso arraroa egiten zait ????
@estiloliburua Eta “oraindik orain” ez da “orain”.
@MirenIriarteo @ulaiar Hori ere bai! pic.twitter.com/EbmpJUPSjI
@XabierEuzkitze @estiloliburua eta ezta "oraindik" ere, ezta?
@JuanLuisZabala @estiloliburua Ezta “oraindik” ere, hori duk. Orain iritsi naiz etxera. Oraindik ez naiz etxera heldu. Oraindik orain etxean zegoen Mikel.
@estiloliburua Putza eta uzkerra ere desberdinak dira, puzkerrik ez da.
@estiloliburua “Lekutu” aditzari buruz Estilo Liburuan jarri dituzuen adibide guztiak “da” sailekoak dira, baina “du” ere berea du: “bazterrera lekutu zuen.”
@XabierEuzkitze Lehen, NOR saileko adibide bat genuen, eta beste bat gehitu dugu orain, NOR-NORK sailekoa, 'lekutu' nola erabiltzen den hobeto azaltzeko. Mila esker, Xabier!
Erantzun
Sartu