Petrolioa, artoa, urrea... Horien eta beste lehengai ugariren prezioak balore burtsen antzeko araudiak dituzten lehengaien merkatuetan finkatzen dira. Zerrenda horretara berri bat batu da gaur: ura. Hala, uraren gerokoak, hau da, etorkizunerako inbertsioak, Wall Streeten merkaturatu dira, lehengaiak jasan dezakeen eskasiaren beldur. CME taldeak Kaliforniako uraren kontaketarekin lotutako kontratuak jaurti ditu, 1.100 milioi dolarreko balioarekin.
Uraren prezioa merkatuen esku berria.eus/albisteak/1908…
@berria Guk argia baino garestiago ordaintzen dugu auzoko iturriak ematen duena.
@berria Ura, elikagaiak, etxebizitza, hezjuntza, osasuna, zaintza eta abarrek merkatutik kanpo egon beharko lukete, eta guztion eskura #kapitaladenakapitaletikat
Ura, petrolioa bezala, Wall Streeten kotizatzen hasi bada, eta haren prezioa merkatuek ezarriko badute, hasi pentsatzen zer etorriko den aurrerantzean... berria.eus/albisteak/1908…
@petxarroman Nire aburuz, ura da etorkizuneko petrolio urdina eta informazioa aldiz, zuria. Bi hauek izan daitezke boterearen gakoa datozen bizpahiru hamarkadetan.
@petxarroman @gorkerras 2050ean Euskal Herriak Andaluziak duen klima edukiko duela kontuan hartuta...
@petxarroman Irakeko inbasioaren arrazoi bat izan zen. Baina orduan ez genion kasurik egiten.
@begonaegilor @petxarroman Eta Golanena ere bai.
"Datozen urteetan Lurreko herritarren bi herenek izan ditzakete lehengai hori eskuratzeko arazoak" Putre espekulatzaileak krisi klimatikoak ekarriko duen eskasiaz aberasteko prestatzen dabiltza. Espekulatzaileak kanpora! berria.eus/albisteak/1908…
Bizitzarako ezinbesteko lehengaiak modu basatian pribatizatzen ari dira, gutxi batzuek negozioa egiten jarrai dezaten. Etorkizun bizigarriak nahi baditugu, desmerkantilizazio estrategiak erdigunean jarri behar ditugu. Forma ezberdinekin, eremu guztietanberria.eus/albisteak/1908…
Borrokarako beste arrazoi bat, ezin da onartu! Kapitalismoak gizakien eta amalurraren hondamenda dakar, sistema aldatu beharra dago ala akabo berria.eus/albisteak/1908…
Eta gertatu da. (Uste dut gaztetako amesgaizto guztiak beteko ditudala, azkenean.) berria.eus/albisteak/1908…
@mirenartetx Hau aspaldi esana zegoen, ikusita daukazu “la corporacion" kanadiar dokumentala?
Erantzun
Sartu